Bost garaipen pasaitar Zaragozako piraguismo proban

Pasaitar ordezkaritza, Zaragozan, Iñaki Lois entrenatzailearekin.

Pilarko XXXIII. Estropadak lehiatu ziren lehengo igandean, jaien barruan, Aragoiko hiriburuan.  Zaragoza Hiria Trofeoa jokoan, Trintxerpetik abiatutako ordezkaritza zabal bat izan zen han, Donostia Kayak taldearen izenean lehian.

Ur lasaietako piraguismoaren egutegiko proba ezaguna da Zaragozakoa, hitzordu garrantzitsua, 2019ko denboraldiari begirako prestaketa proba izaten delako.

Pasaiako ordezkaritzak bost garaipen erdietsi zituen, garrantzitsuenak, Aiora Irazu oiartzuarra eta Laura Zunzunegi pasaitarraren eskutik. Irazuk Gazte Mailakoen proba irabazi zuen, eta Zunzunegik Kadete Mailakoa. K2an ere elkarrekin aritu ziren eta  nagusitasun osoz irabazi. Horiez gain, Haurren B Mailan, Maddi Tarragona errenteriarrak irabazi zuen.

Senior Mailan, Aitor Vilariño trintxerpetarrak, k2 konbinatuan, Sillako ordezkari batekin lehian, estropada irabaztea lortu zuen. Valentzian ikasten ari da Vilariño eta han lehiatuko da aurrerantzean. Lehiakor ari da trintxerpetarra. k1ean, hirugarren izan zen.

Guztira, hamar podium Pasaiako ordezkaritzarentzat, eta hirugarren postua taldekako sailkapenean.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend