[Galeria] Elurtza Etxebeste eta Jon Urtizberea igo dira azkarren Urkabera

urkabe.nagusia

Partaide guztiak, Urkaben, talde argazkian.

Urkabeko Igoeraren hirugarren ekitaldia egin dute gaur Oiartzunen, 35 lagunen partaidetzarekin (iazko kopuru berbera). Urkabeko gurutzearen aurrean zintzarria jotzen lehenak Elurtza Etxebeste oiartzuarra eta Jon Urtizberea izan dira. Oiartzuar onenentzat ere bazegoen saria: Etxebestek berak, eta Aritz Urdanpilletak (laugarren izan da gizonen sailkapen nagusian) eraman dute herritar azkarrenaren saria. 30 gizon eta 5 emakume izan dira parte hartzen.

Bero egiten zuen gaur lasterketa hasterakoan, 17:00etan. 1,6 kilometrokoa izan arren, ez du atsedenaldirako tartetik ematen probak, bidegorritik Urkaberaino, Done Eztebe plaza eta Legarreako malda pasatu ondoren, den-dena da gora, desnibel handiarekin. Korrikalariei onena eskatzen dien proba da Intxixu Trail  Girizia Mendi Lasterketa Taldekoek antolatzen dutena.

Gainera, Urtizbereak gizonen errekorra hautsi egin du. 8 minutu eta 54 segundoan zegoen ezarrita, eta gizonen ataleko irabazleak 19 segundotan jaitsi du aurrez zegoen marka onena, 8 minutu eta 35 segundoan utziz. Gizonetan bigarren eta hirugarren sailkatu direnek ere hautsi dute aurreko errekorra.

Sari banaketa Kontzejupean egin dute. Izan ere, Oiartzungo Garagardo Festa baitago bertan.

Jarraian, emakumeen eta gizonen kategorietako bost lehenak. Sailkapen osoa Herrikrosa plataformaren webgunean ikusi ahalko da aurki.

Emakumeak

  1. Elurtza Etxebeste 14:11
  2. Ane Berasarte 14:23
  3. Mertxe Casas 14:33
  4. Irati Gaztelumendi 15:16
  5. Magali Albisu 15:16

Gizonak

  1. Jon Urtizberea 08:35
  2. Aitor Viriday 08:41
  3. Xabier Miguel 08:51
  4. Aritz Urdanpilleta 09:20
  5. Aitor Zabaleta 09:28

Ondokoak, helmugako hainbat argazki dira:

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend