Iaz egindako lanari jarraipena ematea da taldearen helburua; ahalik eta emakume gehienei laguntza ematea da helburua
Eraso sexistei aurre egiteko autolaguntza taldea martxan da. Pasa den asteazkenean elkartu ziren lehenengo aldiz, eta helburua pasa den urtean egindako lanari jarraipena ematea da. Horregatik, ahalik eta emakume gehienei lagundu nahi diete.
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, taldea osatzen duten emakumeek norberaren egoera pertsonala hobetu nahi dute. Horretarako, hainbat saio eta ikastaroetan hartzen dute parte.
Autolaguntza taldean parte hartu nahi duten emakumeak Lezoko Udalera deitzeko (943 52 46 60) edo bertatik hurbiltzeko animatu dituzte.