Soinueneak larunbaterako bisita komentatua antolatu du; aldez aurretik izena eman behar da, fundazioarekin harremanetan jarrita
Maurizia Aldeiturriaga, pandeorjolea ezagunenetakoa.
Soinuenea fundazioaren helburu nagusietako bat herri musikaren dibulgazioa da. Larunbatean, 11:00etatik aurrera, bide horretatik jarraituko dute, baina alor zehatz batekin uztartua. Emakumeek herri musikari zein ekarpen egin dioten aztertuko dute, Herri Musikaren Txokora antolatu duten bisita komentatutan.
Soinueneak azaldu duenez, 400 musika instrumentutik gora daude euren museoan, eta horietako batzuk emakumeek bereziki jotzen zutenak dira: panderoa, arrabita, tronpa, harpa…
Musika tresna horiek ikusteko aukeraz gain, beste hainbat gai izango dituzte hizpide: emakumeek beren musika jarduna normaltasunez aurrera eramateko zituzten oztopoak, ahozko transmisioan jokatu duten papera, eta abar.
Bisita komentatua entzun nahi duenak, 943 49 35 78 telefono zenbakira deitu behar du, edo hara
posta elektroniko bidez idatzi. Bost euroko prezioa izango du.
Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan dago larunbatekoa.