Hamar jokalarirekin geratu ziren 64. minutuan, eta atzora arte azkeneko sailkatua zen Mulierrek gainditu zituen
Etxean jokatu arren, ez zuten punturik lortu.
Denboraldiko lehen garaipena lortzeko abagune bikaina izan zuen atzo Oiartzunek. Mulier jaso zuen, sailkapeneko azkeneko tokian zegoena, baina ezin izan zuten punturik lortu. 64. minutuan, artean markagailua hutsean zela, epaileak Enara kaleratu zuen, eta hamar jokalarirekin geratu ziren etxekoak. 72. minutuan iritsi zen nafarren gola, eta zazpi minutu beranduago partida erabakita utzi zuten. Oiartzun orain sailkapeneko azken postura erori da.
Mutiletan gauzak hobeto joan ziren. Lehen taldeak Zarautzi irabazi zion, eta sailkapeneko laugarren koxkara igo da. Lehen Erregionaleko taldeak, berriz, Irunen irabazi zuen. Bost jardunaldiren ondoren, bigarren dira, Pasaia liderraren puntu kopuru berarekin.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Emakumeen Euskal Liga
- Anaitasuna-Oiartzun B: 2-2.
Gizonen Lehen Erregionala
- Landetxa-Oiartzun B: 0-2.
Emakumeen Gorengo Maila
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzunek atsedena izan du asteburu honetan.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangersek atsedena izan du.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Teep Samaniego Orixe Tolosaldea-Miren Taberna: 3-5.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Saskilagunek hurrengo asteburuan jokatuko dute.