Kataxulo gaztetxian elkartuko dira datorren ostegunean; iazko batzarraren arrakasta ikusita, aurten ere errepikatuko dute
Kataxulo gaztetxian egingo dute batzarra.
Auzoetako batzarren ondoren, udala herriko gazteekin bilduko da, haien gai espezifikoak jorratzeko. Datorren ostegunean, hilak 18, udala eta gazteak bilduko dira, 19:30ean, Kataxulo gaztetxean. Luntxa eskainiko diete, eta saioa dinamikoa izango dela azaldu du udalak.
2019ko aurrekontuetan 5.000 euro gorde dituzte gazteek eurek erabaki dezaten zertara bideratuko duten.
Iazko batzarra positiboa izan zen bai gazteentzat baita udalarentzat ere, eta horregatik aurten ere ospatzea erabaki dute. “Udalgintzan eta herrigintzan gazteen ikuspuntua txertatzekoa ezinbestekoa da”, gaineratu dute.