Kukuka antzerki taldeak estreinatuko du antzezlana, Iker Etxarriren zuzendaritzapean, Pasaiako 37. Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan.
Kukuka antzerki taldekoek Trintxerpeko sutean oinarritutako antzezlana estreinatuko dute ostiralean.
Donibanetik eta
Antxotik igaro ondoren asteburuan San Pedrora heldu dira
Pasaiako 37. Umorezko Antzerki Jardunaldiak, herrian girotutako lan batekin. 2014. urteko Gabon Zaharreko Trintxerpeko sutea oinarri hartuta,
Pasaiako herritik dator notizia antzezlana landu du Iker Etxarri sanpedrotarrak. Lasarte-Oriako
Kukuka antzerki talde amateurra gidatzen du San Pedroko aktoreak, eta haiek estreinatuko dute lana, ostiralean (hilak 19), 19:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Sarrerak 3 euro balio du.
Jardunaldien aurkezpenean Etxarrik berak azaldu zuenez, gertakizuna eta tokia egiazkoak dira, baina gainontzeko guztia fikzioa, sinopsian jasotakoaren arabera “eraikin batean bizi diren bizilagunak ezagutzeko aitzakia, haien historiak, pentsaerak eta arazoak”.
Komedia gazi-gozoa eta kabareta
Joserra Fachadok larunbata goizean (hilak 20) gidatuko duen klown ikastaroarekin eta beste bi antzezlanekin osatu dute asteburuko San Pedroko egitaraua.
Klown ikastaroa Ertin izango da, 10:00etatik 13:00etara, doan. 16 urtetik gorakoei zuzenduta, “arte eszenikoetarako gerturatze umoretsua egiteaz gain, sormena garatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea” dela agindu dute antolatzaileek. Interesdunek
emailez edota 617903227 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.
Eta aurreratu bezala, asteburuko eskaintzan, ikastaroaz gain bi antzezlan, biak zinez erakargarriak. Larunbatean (hilak 20), 20:00etan, eta Ertin baita ere,
Hysteria taularatuko dute
Eromen konpainiakoek. Komedia gazi-gozoa, sendabide bat behar duen
emakume histeriko baten historia kontatzen duena, zuzeneko musikarekin eta bost aktoreek sortutako magiaren bitartez. Amancay Gaztañagaren lehengo testu originala da. Sarrerak 8 euroan salduko dituzte udal aretoan bertan.
San Pedroko egitaraua
Lur Ikara Kabaretak itxiko du. Pantzart eta Bihotzerre antzerki taldeen lana abesteko eta dantzatzeko gogoa pizten duen horietako da, zuzeneko musikarekin, eta zazpi aktoreek antzeztua. Sinopsiak jasotzen duenez “kabaret fresko eta ironikoa, politikoki ez zuzena eta umore iraultzailea duena”.
Sarrerak Internetez eros daitezke jada. Igandean, 19:00etan, udal aretoan.