Hilaren 28rako antolatu du Trintxer Mendi Taldeak XXVI. Ibilaldi Neurtua. Ohi bezala parte hartzaileak Trintxerpeko Azoka paretik abiatuko dira, 08:00etatik aurrera, taldeka antolatuta, eta Ulia eta Mendiolan zehar osatu beharko dute ibilbidea, antolakuntzak aurrez definitutako kontrol postuetatik igarota.
Proban haurrek ere parte har dezakete. Txikienekin errazago osatzeko moduko buelta bat antolatu dute, eta irteera, kasu honetan, 08:30erako iragarri.
Egunean bertan eman behar da izena, proba hasi aurretik. Trintxer elkarteko bazkideek 5 euro ordainduko dute, bazkide ez direnek 7 eta haurrek 4. Proba bukatuta, ohi bezala, bazkaria egongo da Trintxer elkartearen egoitzan. Antolatzaileek gogoratu dute Trintxer elkarteak 30 urte bete dituela aurten.