Baratze Parkeko Elkarteak batzar orokorra egingo du astelehenean

Batzorde berria aurkeztuko dute, Jakoba Errekondoren bisita jasoko dute eta baratzeen esleipen aldaketei eta luzatzeei buruz ariko dira
lezoko baratze parkea batzarra

Baratze parkeari buruzko bilera astelehenean izango da.

Datorren astelehenean, hilak 22, Lezoko Baratze Parkeko Elkarteak batzar orokorra egingo du Kultura Aretoan, 18:30ean hasita.

Elkarteko kideez gain, Furgobaratzako teknikariak eta Ingurumen teknikariak ere parte hartuko dute. Gai zerrendaren aurrerapen bat eman dute. Honakoa izango da, besteak beste:

  • Batzorde berriaren aurkezpena eta lan taldeen antolaketa.
  • Baratzeen esleipenen aldaketa eta epeen luzaketa.
  • Jakoba Errekondoren bisita Lezoko Baratze Parkera.
  • Baratze Parkeko zubiaren era txabolaren inguruan egingo dituzten bioingeniaritza lanak.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend