Arratsaldean segida izango du, 16:30etik 19:30era.
Eguraldia lagun, jendetza hurbiltzen ari da Zumardiara, Behemendi Landa Garapen Elkarteak eta Errenteriako Udalak
hamabigarrenez antolatutako Landalur azokara. Herriko lehen sektoreko eragileen azoka da, enpresak ezagutarazi eta egiten duten lanaren aitortza egitea helburu duena.
Goizez 14:00ak arte egongo da irekita, baina arratsaldean segida izango du azokak, 16:30etik 19:30era. Arratsaldez, gainera, herriko hainbat tabernek tokiko produktuekin prestatutako pintxoak prestatuko dituzte.
Lehen sektoreko eragileen azoka da Landalur