Beldurgarria izango da

Galtzaraborda eta fanderian hainbat ekintza antolatu dituzte hilaren 31n Gau Beltza ospatzeko.

Gau Beltza ospatuko dugu.

Gau Beltza ospatuko dute hilaren 31n Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan. Txikienei begira mozorro lehiaketa antolatu dute bi kiroldegietan. Baldintza, mozorroa jantzita azaltzea, eta bertan, argazkiak egin eta facebookera igoko dituzte.  “Gustatzen zait” gehien jasotzen duten mozorroak izango dira irabazleak. Mozorrotuta azaltzeagatik, gozokiak jasoko dituzte guztiek.

Ez da antolatu duten ekintza bakarra Domu santu Egunaren bezperari begira. kirola egitera hurbiltzen direnek, kirola egin bai, baina beldurra ere pasako dute, izan ere,  ikastarogile guztientzat klase beldurgarriak atondu dituzte. Galtzarabordako kiroldegian Zombic body combat klasea antolatu dute 18:15ean, eta  Monster cycling klase berzia Galtzaraborda eta Fanderian.

Mozorroa jantzita azaltzera deitu dituzte erabiltzaileak.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend