Portu Agintaritzak lan poltsarako deialdia bertan behera utzi duela jakinarazi du enpresa batzordeak

Portu Agintaritza

Langileen ordezkariek irregulartasunak salatu dituzte azken deialdi publikoetan.

Portu Agintaritzak lan poltsa osatzeko egin zuen azken lan eskaintza publikoa bertan behera geratu da, Portu Agintaritzako enpresa batzordeak  jakinarazi duenez.

Prozesuan izandako irregulartasunak eta gardentasuna eza salatu zituzten aurrez langileen ordezkariek, baita deialdian partaide izan zirenetako batzuk ere, eta epaitegietara eraman zuten gaia, prozesua bertan behera uzteko eskatuz.

Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, “Portu Agintaritza bere burua horretara behartuta ikusi” du eta prozesu osoa hasieratik  bertan behera uztea erabaki du lehengo urriaren 10ean.

Enpresa batzordearen arabera, deialdia berriro egin asmo du Portu Agintaritzak, eta salatu du berriz ere enpresa berberari enkargatu diotela deialdia -Campo & Ochandiano–.

Horrez gain,  enpresa batzordeak hautaketarako epaimahaian egotea exijitu du, araudiak hala agintzen duela argudiatuta.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend