Ikusmina sortu du luxuzko 'Le Champlain' bidaiari ontziaren etorrerak, eta harridura eta sumindura Portu Agintaritzak su artifizialekin egin dion agurrak.
Oarsoaldea
Aurten Pasaian geldialdia egin dun bidaiari ontzi ikusgarria, luxuzkoa, ‘Le champlain’ izenekoa.
Bidaiari ontzien etorrerak ia beti pizten du ikusmina badiaren bueltan, eta hala gertatu da beste behin asteburuan, Le Champlain izeneko luxuzko ontziaren egonaldiarekin.
Hamabi orduz egon zen atzo Ponant ontzi-enpresa frantsesaren gurutzaontzi estreinatu berria Pasaian. Norvegian eraiki dute ontzia eta orain del aste batzuk irten zen hango ontziolatik. Lehen bidaia du, eta noski, baita Pasaian lehen aldia.
Su artifizialen jaurtiketa ezustean harrapatu zituen pasaitarrak; bizilagun askok etxeko leihoetatik hartu zituzten irudiak.
Ontzi bikaina, poltsiko gehienen aukeretatik oso urrun. Le Champlainen bidaiatzeko txartela eguneko eta pertsonako 1100 euro inguru balio ditu. Sei pisu, 92 luxuzko kamarote, gimnasioa, jacuzzia, igerilekua, Alain Ducasen jatetxea, eta Blue Eye deritzan urpeko areto zentzumenanitzduna, guztia aukeran bertan bidaiatzen ari diren 160 turistentzat, gehienak frantsesak. Hiaen zerbitzura, eskifaian, 100dik gora langilek osatuta.
Zazpi eguneko bidaia egiten ari da Le Champlain. Lehengo ostegunetan irten zen Frantziako Honfleur portutik, eta ostiralean Sain Malon porturatu zen, handik Pasaiara etortzeko.
Pasaiatik atzo gauen irten zen, eta Portu Agintaritzak su artifizialekin agurtu zuen barkua, berez zegoen ikusmina areagotuz eta herritarren harridura piztuz. Ikuskizun ederra batzuen begietara, eta lotsagarria beste hainbatentzat, “miseriazko bizitzekin aberasten diren gutxi batzuen luxuaren eszenatoki eta ikusle izatearekin nazkatuta” suminduta.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.