Gekako langileek, bi asteko borrokaren ondoren, nomina kobratuko dute

Zor zieten iraileko nomina kobratuko dute langileek; enpresa egoera onean dela esan du enpresa batzordeak, eta "diru goseak" eragin duela ez ordaintzea
geka protesta

Bi astez mobilizazioak egin dituzte.

Bi asteko borrokaldiaren ondoren, Gekako langileek iraileko nomina kobratuko dute. Horrela jakinarazi du LABek, enpresa batzordea osatzen duen bi sindikatuetako batek (bestea CCOO da, eta ordezkari independenteak ere badaude).

“Bi asteko grebak egin behar izan ditugu gure lanari dagokion soldata kobratzeko”, gogorarazi dute. Esan dutenez, arazoa ez da enpresa ekonomikoki egoera txarrean dagoela: “Geka enpresa oso ongi dago ongi dago, lan asko dauka, patrimonio handia… Arazoa patronaleko jauntxoen diru gosea eta bazkideen arteko lehia kapitalista basatia, nor gehiago izan”.

“Mehatxuak dirau”

LABek esan duenez, kaltetuak beti berberak dira: langileak. “Eskerrak”, jarraitu dute, “Gekako langileek euren duintasunari eutsi eta tinko agertu direla nagusien aurrean”. Hala ere, ohartarazi dutenez, mehatxuak bere horretan jarraitzen. “Epaitegian konkurtsoa aurkezteko gai direla jakitun, edozer espero dezakegu zuzendaritzaren aldetik, honen diru gosea dela eta”.

Horrela, bazkideen arteko ika-mikei adi jarraituko dietela iragarri dute. “Euren artekoak euren artean konpon ditzatela, langileoi dagokiguna emanez”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend