1936ko Gerran fusilatutakoak eta desagertuak, gogoan

Oiartzuar talde bat hilerrira hurbildu da, faxismoaren hatzaparra sufritu behar izan zutenei omenaldia egitera
1936 gerra omenaldia oiartzun

Gerran hil edo desagertu ziren oiartzuarrei krabelin gorriak jarri dizkiete.

Domu Santu Eguna da gaur, eta hilerriak betetzen dira, bizirik dauden senideek hildakoak oroitarazteko hurbiltzen baitira. Oiartzuar talde bat —taldean, udal gobernuko kideak— hilerrira hurbildu da goizean; 1936ko Gerran tropa faxistek hil edota desagerrarazi zituzten oiartzuarrak gogorarazi dituzte.

21 izan ziren gerra hartan hil edo desagerrarazi zituzten oiartzuarrak. Ez zen tragedia bakarra izan: kanposantuan bertan, 110 lagun fusilatu zituzten, eta Pikoketan hamahiru miliziano fusilatu zituzten. Iragorriko hobi komuna (Katin Txiki izenez ere ezaguna) eta aurkitu ez dituzten beste hainbat hobi komun badaude Oiartzunen. Bi hilabetetan 250 oiartzuar atxilotu zituzten, orduko 5.200 biztanleen ia %5.

Beste urte batez, 1936ko Gerraren biktimak ez dira ahanzturan eroriko.

Gerran hil edo desagertu ziren oiartzuarrei krabelin gorriak jarri dizkiete 1

110 pertsona fusilatu zituzten kanposantuan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend