EAJrekin akordiora heltzeko puntuan izan zirela ordenantza fiskalen harira esan dute EH Bildu eta Errenteria Irabazizek
Astearteko plenoaren irudi bat.
Astearteko plenoan gobernu taldearen ordenantza fiskalen proposamenak aurrera eginda, tasa eta zerga ia guztiek izoztuta jarraituko duela jakinarazi dute EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek, “2011. urtetik egiten ari garen esfortzuri jarraipena emango diogu beraz, eta hobari batzuk ere onartu dira hainbat esparrutan”. Ordenantza fiskalen harira, EAJrekn adostasunera heltzeko zorian izan zela esan du gobernu taldeak, eta tade horrena izan zela oposizio taldeek aurkeztu zituzten proposamenen artean “errealista bakarra” erantsi du.
Harago jo du, eta alderdi jeltzalearen proposamenen artean, “lanerako garrantzitsuak” diren gaiak zirela nabarmenduta batzuk teknikoki bideraezinak zirela gaineratu du gobernu taldeak, “beste batzuk, berriz, nahiz eta helburu bera izan, udal onek martxan jarri dituen politikak EAJk proposatutakoen bestelakoak izan dira, hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzearen gaineko politikak, besteak beste”.
Ordenantza fiskalen gaian adostasun globala posible izan ez bada ere, EAJrekin lan egiten jarraitzeko asmoa azaldu du gobernu taldeak, “aurrekontuan edo beste nolabait egindako proposamenetako batzuk aurrera atera ahal izateko”.