Xabier Susperregik nazioarteko 50 artelan bildu ditu; gaur ireki, eta hilaren 17ra arte ikus daitezke emakumea ardatz duten pinturazko obrak
50 artista baino gehiagoren lanak ikus daitezke.
Hilaren 17ra arte, nazioarteko hainbat artistaren 50 artelan inguru aukera egongo da Oiartzungo pleno aretoan. Xabier Susperregik bildu ditu obra horiek, eta bere gai nagusiak emakumeak eta, zehazki, emakumeen kontrako indarkeria dira gai nagusiak.
Susperregik azaldu duenez, artista gehienak mexikarrak dira, eta pare bat kenduta, emakumeak. Beraiekin elkarlanean aritu delako ezagutzen ditu; adibidez, liburu digitala prestatu du Ciudad Juarezeko emakumeen hilketak jorratzen.
Orain dela bi urte, artista mexikarrek esan zioten Oiartzunen erakustea gustatuko litzaiekeela. Horrela, lehen erakusketa bat egin zuten, eta iaz berriro errepikatu zuten.
Aurtengo lanak pinturak dira, eta emakumeak edo haien kontrako indarkeria dira gaia.
Susperregik azaldu duenez, beste bi ekitaldietan artelan horiek saldu ziren, baina aurten ez da hala izango. “Aurtengo helburua obra horiek eta islatzen duten errealitatea erakustea da; parte hartzeko borondatea dago”, gaineratu du.rafoa eta hurrengoak testua bigarrengo parrafoa eta hurrengoak.