Irisgarritasuna hobetu, eta anbulatorioa, udal igerilekura, garraio publikora heltzea erraztuko diela Beraun, kaputxinoak edo Alaberga auzoko goiko aldeko bizilagunei esan du.
Urdaburu kaleko igogailua. Argazkia: PSE-EE
Urdaburu kalea eta Galtzaraborda etorbide lotuko dituen igogailua epe laburrean izango da martxan, eta alderdi sozialista pozik azaldu da. “Bertako bizilagunek beharrezkoa zuten eta pozgarria da epe laburrean igogailua martxan izango dela jakitea. Irisgarritasuna hobetu, eta anbulatorioa, udal igerilekura, garraio publikora heltzea erraztuko die Beraun, kaputxinoak edo Alaberga auzoko goiko aldeko bizilagunei”.
Eskerrak eman dizkio alderdi sozialistaren bozeramaile Jose Angel Rodriguezek Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuari, “besteak beste, igogailu hau egiteko aurrekontuaren %85a hartu duelako bere gain aldundiak”.