Lehenengo gola oiartzuarrena izan arren, Anaitasunak buelta eman dio markagailuari; ez da nahikoa izan, oiartzuarrek eraman baitituzte hiru puntuak
Kolore urdina berriro nagusitu zen gorriaren aurrean, oraingoan Azkoitian.
Partida ikusgarria jokatu zuten atzo arratsaldean Anaitasuna eta Oiartzunek, Azkoitian. Anaitasuna Gizonen Ohorezko Mailako talde indartsuena da, atzora arteko partida guztiak irabazi zituelako. Oiartzun azkar asko aurreratu zen, bigarren minutuan. Etxekoak ez ziren kikildu eta jokoaren jabe izaten hasi ziren. Horrela iritsi zen, 19. minutuan, berdinketa. Ordu erdia betetzean aurreratu ziren markagailuan, eta 3-1 emaitzarekin iritsi ziren aldageletara.
Bigarren zatian, baina, Txerloia futbol zelaia hankaz gora utzi zuten urdinek. 60. minutuan, Anaitasunak ez zuen lortu penalti bat sartzea, eta handik bi minutura aldea murriztu zuen Oiartzunek. Tragediaren kiratsa nabaritzen zen azkoitiarren artean; partida aldapa behera jarri zen oiartzuarrentzat. Bi minutu beranduago sartu zuten bigarren gola, eta 75. berdindu zuten. Oiartzuarren lan onak emaitza are handiagoa lortu zuen luzapenean: 92. minutuan sartu zuten laugarrena. Partida epiko batentzako bukaera epikoa izan zen.
Gainontzeko taldeen partidei dagokienez, zubia izanda, partida batzuk atzo jokatu zituzten, eta asteburuan beste batzuk jokatuko dituzte.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
- Berriozar-Oiartzun: etzi, 12:30ean, Berriozarko udal futbol zelaian.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Anaitasuna-Oiartzun: 3-4.
Emakumeen Euskal Liga
Gizonen Lehen Erregionala
- Oiartzun Bk atsedena izango du asteburuan.
Emakumeen Gorengo Maila
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Kopa
- Oiartzun-Eskoriatza: 2-9.
Gizonen Gipuzkoako Kopa
- Oiartzun-Euskalduna: bihar, 18:30ean, Elorsoro kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers lider duen ligan ez da jardunaldirik jokatuko.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Makax-Miren Taberna: bihar, 16:00etan, Donostiako Gaska kiroldegian.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunen ligak atsedena du.
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak B-Kurkubi: bihar, 16:30ean, Elorsoro kiroldegian.