Asteburuetako gosariak eta asteazken tematikoak Mikelazulon

Azaroarekin batera hainbat aldaketa heldu dira Mikelazulo Kultur Elkartera.

Eskaintza berriarekin dator Mikelazulo.

Azaroarekin batera hainbat aldaketa heldu dira Mikelazulo Kultur Elkartera. Besteak beste, larunbat eta igandetako gosarien ordutegia aldatu dute, eta aurrerantzean, 09:30ean izango dira. Ostegunetan elkartea itxita izango da, baina ostiraletik igandera ateak parez pare zabalik izango ditu.

Asteazkenak berriz, tematikoak izango dira aurrerantzean, eta  hileko bigarren asteazkenetan mahai jokoek hartuko dute elkartea, eta 19:00etan zabalduko dute egoitza horretarako: “Etxetik ekarri edo bertan direnak erabili ahalko dituzte hurbiltzen direnek bakarrik edo taldeka”. Eta hilekoa azken asteazkenetan, berriz, Zineforuma antolatuko dute. Zinezulo goiburupean, zirkuitu komertzialetik kanpo dauden filmak eramango dituzte Mikelazuloko pantailara, bertsio originalarekin eta azpitituluekin. Zein film emango dituzten ez dute aurretik jakinaraziko, beraz egunean bertan jakingo dute zer ikusiko duten bertaratzen direnek.

Gainera, une honetan erakusketa dutela Mikelazulon jakinarazi dute arduradunek: “Oreretako artista baten 14 olio-pinturen erakusketa dugu hilaren 18ra arte”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend