Honbukoek domina sorta handia lortu dute, etxean jokatutako txapelketan
Gipuzkoako eta Euskadiko kenpo kai txapelketak lehiatu dituzte Elorsoro kiroldegian; 32 domina zintzilikatu zituzten Oiartzungo borrokalariek
Gipuzkoako Txapelketan bost urrezko domina, hiru zilarrezko eta bost brontzezko lortu zituzten; hamabost guztira. Euskadiko Txapelketan, berriz, hamazazpi domina izan ziren lortutakoak: zazpi urrezko, hiru zilarrezko eta beste zazpi brontzezko. Kenpo borrokalarien maila altua izan zen txapelketetan. “Harro esan dezakegu”, zehaztu dute Honbukoek, “Oiartzungo kenpolarien maila oso altua dela”.
Datorren asteburua, lehiaketari baino, ikasketari eskainiko diote. Hilaren 10ean eta 11n Berara joango dira, Takao Konda maisuaren irakaspenak ezagutzera.