Oiartzungo kirol taldeen emaitzak (2018-11-05)

Nesken futbol talde nagusiak denboraldiko bigarren puntua ekarri du Nafarroatik; areto futboelko taldeek erraz irabazi dute
miren taberna

Miren Tabernak aisa irabazi zuen, etxetik kanpo.

Asteburuan jokatu duten Oiartzungo talde gehienek emaitza onak lortu dituzte. Nesken futbol talde nagusiak denboraldiko bigarren puntua urratu zuten Berriozarren.

Areto futbolean, Oiartzunek eta Miren Tabernak garaipenak lortu zituzten, alde handiarekin. Saskibaloian izan zen asteburuko emaitza kaskarrena, Saskilagunen bigarren taldeak alde handiarengatik galdu baitzuen. (Gainontzeko emaitzak osteguneko partidetakoak dira).

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Berriozar-Oiartzun: 2-2.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Anaitasuna-Oiartzun: 3-4.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B-Zarautz: 1-3.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Oiartzun Bk atsedena izan du asteburuan.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun C-Bergara: 1-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Kopa

  • Oiartzun-Euskalduna: 8-1.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Power Rangers lider duen ligan ez da jardunaldirik jokatu.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Makax-Miren Taberna: 1-5.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagunen ligak atsedena izan du.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak B-Kurkubi: 25-55.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend