‘Bateraguneko’ auzipetuek ez zutela epaiketa inpartziala izan ebatzi du Estrasburgok

Bidezko prozesu baterako eskubidea ez zela errespetatu ebatzi du aho batez Estrasburgoko auzitegiak.

Jacinto, senide eta lagunekin, Estremera espetxearen atarian

Bidezko prozesu baterako eskubidea ez zela errespetatu ebatzi du aho batez Estrasburgoko auzitegiak. Bateragune auzian epaitu eta zigortu zituzten Sonia Jacinto oreretarra, Arkaitz Rodriguez, Arnaldo Otegi, iren Zabaleta eta Rafa  Diezek Estrasburgora jo zuten Espainiako Estatuko justiziak inpartzialtasun irizpidea eta errugabetasun printzipioa urratu zituela salatzeko. Zigorrak osorik beteta irten ziren kalera auzipetu guztiak.

Orain, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak arrazoia eman dio bosten helegiteari. 2015ean jarri zuten helegitea Estrasburgon.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend