Ezkerreko independentisten gazte erakundearen 40. urteurrena ospatuko dute

'Bulkada berrien garaia da' dinamikak bazkaria antolatu du hilaren 10erako; gaur da izena emateko azkeneko eguna
bulkada oiartzun

Leitzan aurkeztu zuten dinamika, irailean.

Pasa den irailaren 15ean Bulkada berrien garaia da dinamika aurkeztu zuten, Leitzan. Datorren urtean Jarrai gazte erakundea sortu zenetik 40 urte beteko dira, eta hori ospatzeko, “Gazte Topagune erraldoi bat” egingo dutela iragarri dute.

Hala ere, ordura arte, herriz herriko dinamikak sortu dituzte. Hori da Oiartzunen kasua. Datorren larunbatean, hainbat gazte erakunde independentistetan ibilitako gazte eta gazteago izandakoak elkartuko dira.

13:00etan poteoa hasiko dute Amazkarretik, eta ordu eta erdi beranduago bazkalduko dute Girizian. Bazkaldu ondorengoa umoretsua izango dela bermatu dute.

Gaur izango da izena emateko azkeneko eguna, eta horretarako e-posta bidez idatzi behar da. Bertan adierazi behar da ea haurrik joango ote den, eta jaterakoan egon daitezkeen intolerantzia edo alergiak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend