XX. Ikuskan 30 film labur lehiatuko dira

Sara Zamarro ilustratzaileak diseinatu du XX. Ikuskaren kartela, badia ardatz hartuta.

Duela bi hamarkada ekin zion Trintxer Kultural elkarteak Ikuska antolatzeari, eta ordutik urtero-urtero sendotzen joan da film laburren erakustaldia, Pasaiako kultur agendaren huts ezinezko ekitaldia bihurtzeraino.

Gaur aurkeztu dute XX. ekitaldia, udaletxean, Izaskun Gomez alkatea bertan zela. Alkateak antolatzaileak zoriondu ditu, “beren lanaren bitartez udalerriko kultur panorama aberasteagatik” eta bide beretik lanean jarraitzera animatu ditu.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten 3000tik gora lan jaso dituzte, ohi bezala askotariko jatorritakoak, eta horietatik 30 lan lehiarako hautatu dituztela zehaztu dute. Hilaren 12tik 16ra bitartean proiektatuko dituzte, doako emanaldietan, Trintxerpeko alkateordetzan eta Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, emanaldi guztiak 20:00etatik aurrera.

Horiez gain, urtero legez, lehiatik kanpoko emanaldi paraleloak, lehenbizikoak asteburu honetan bertan. Ikus osorik programazioa.

Kontzertua eta erakusketa

XX. ekitaldiak, baina, merezi du ospakizuna, eta horretaz jakitun, Trintxer Kultural elkarteak bi jarduera antolatu ditu ohiko egitarautik kanpo. Bihar (hilak 7) izango dira biak, Trintxerpeko Ziriza etxean.

Ikuskaren bi hamarkadetako ibilbidea laburbiltzen duen argazki erakusketa inauguratuko dute, eta inaugurazioa Sara Zozaya abeslari donostiarrak girotuko du, han bertan eskainiko duen kontzertuarekin.

 

 

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend