Ingurumena izango da ‘Lezo Errotik’en bosgarren saioaren gaia

Mikel Otero legebiltzarkidea gonbidatu dute osteguneko saiora; lezoarrek naturarekin lotura kontzienteagoa, harmoniatsuagoa eta handiagoa izatea nahi du EH Bilduk
Lezo errotik Mikel Otero

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea da.

Lezoko EH Bilduk antolatutako Lezo errotik hitzaldi zikloak ekuadorrean dago. Ostegunean egingo dute bosgarren saioa, eta jorratuko duten gaia ingurumena izango da. Horretarako, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea gonbidatu dute. Arabako Frackingaren kontrako Mugimenduan ibilitakoa da Otero.

Koalizio subiranistak azaldu duenez, ingurumenari lotutakoak aztertzen hasterakoan, erronka nagusi bat ikusi dute: “Herrian bizi kalitate hobea edukitzea da. Horretarako, lezoarrek ingurumenarekin lotura handiagoa, kontzienteagoa eta harmoniatsuagoa izatea ezinbesteko ikusten dugu”.

Zehaztapenetan sartuta, hainbat ekintza konkretu zerrendatu dituzte Lezoko EH Bilduko kideek. Honakoak dira, besteak beste: Jaizkibel ingurune natural gisa babestea; Gaintxurizketa landa eremu eta ingurune natural gisa babestea; portuari dagokionez, Lezok itsasorako irteera berreskuratzea eta kaiko eremua natura eta aisialdirako eremu gisa erabili ahal izatea; kutsadura maila jaistea; burujabetza energetikorantz urratsak ematen hastea…

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend