Olentzero eta Mari Domingiren etorrera prestatzen hasiko dira

Abenduaren 24ko ekitaldia antolatzen hasteko bilera irekia egingo dute azaroaren 24an, udaletxean
olentzero oiartzun 2018

Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete Eguberri bezperan.

Lurrinen iragarkiak telebista inbaditzen hasi dira aspaldian. Gabonak gertu dauden seinale da hori.

Kontsumismotik at, Olentzeroren Laguntzaileak hasi dira abenduaren 24an pentsatzen. Egun horretan etorriko dira ikazkina eta Mari Domingi —17:30ean izango da harrera—, eta behar bezalako harrera egin nahi diote. Etorrera hori prestatzen hasteko, bilera deitu dute azaroaren 24rako. Udaletxeko areto nagusian izango da, 16:00etan hasita. Bilera irekia izango da, eta nahi duten herritarrek har dezakete parte.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend