Behobia-Donostia lasterketaren harira, kiroldegietako ordutegia luzatuko da

Lasterketak, halaber eragina izango du igandean trafikoan eta garraio publikoan.
Behobia-Donostia

Zaleen bultzada izaten dute urtero korrikalariek Oreretan

Igandean  Behobia-Donostia lasterketa egingo dute, eta Gaintxurizketa gainetik  Gi-636 errepidetean barrena sartuko da Errenteria-Oreretara. Hirigune osoa zeharkatuko du Pasaia aldera egin aurretik.

Proban parte hartzea errazagoa izan dadin, kiroldegietako ordutegia zabaldu du kiroletako azpisailak, eta horrenbestez, Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegiak 14:30 arte izango dira zabalik. Lasterketan parte hartzen duten guztiek izango dute takilak eta dutxak erabiltzeko aukera, instalazioetako harreran, dortsala erakutsita.

Trafikoan eta garraio publikoan aldaketak

Lasterketak, halaber eragina izango du igandean trafikoan eta garraio publikoan. Herri Bizia webgunean kontsulta daitezke egun horri begira egingo dituzten aldaketa guztiak xehetasunez.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend