Cadarsoren Altzibarko lantegia botatzen hasi dira

Pabilioiak botatzea erabaki du lursailaren jabe den udalak, tokia garbitu eta berreskuratzeko; zertara bideratu ebaluatzen ari dira
cadarso altzibar

Cadarsoren eraikin zaharraren azken egunak dira hauek.

Cadarso enpresak Altzibarren zuen lantegia botatzen hasi dira. Hilabete iraungo dute lanek, eta 42.800 euroko aurrekontua izango dute.

Udalak —lursailaren jabeak— erabaki du pabiloiak bota behar direla, tokia garbitu eta berreskuratzeko ezinbestekoa baita. Eusko Jaurlaritzak hondamendi industrial gisa izendatu du eremu hori.

Gainera, lurraren egoeraren ebaluazioa egiten ari da aurreko lur jabe pribatuak. Azterketa horren ondoren erabakiko dute zertara bideratuko duten Cadarso zenaren eremu hori.

Jarduerarik ez, iaztik

Cadarsok eta udalak 2010ean sinatu zuten enpresa lekualdatzeko hitzarmena. Udal jabetzakoa zen Lanbarren industriaguneko lursail eramatea zen helburua, jarduera ekonomikoak Altzibarko auzotarren bizi kalitateari kalte egiten ziolako.

Lekualdaketa, hala ere, ez zen 2017ko hasiera arte gauzatu. Urte horietan guztietan zehar, Cadarsok Lanbarrengo lantegia moldatu behar zuen. Udala 2017ko abuztutik da lursailaren jabea.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend