Elizalde ikastetxearen eraikinetan energia aurrezten hasi dira

50/50 programa abian jarri dute Herri Eskolan eta Institutuan; neurri proposamenak egiteko Energiaren Mahaia osatu da
elizalde 50/50

Hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa bilatzen dute.

Elizalde Herri Eskolan eta Elizalde Institutuan energia eta baliabideak aurrezteko 50/50 programa jarri dute martxan. Udal teknikariek; ikastetxeetako irakasle, ikasle eta guraso ordezkariek; atezainek eta zerbitzuetako langileek Energiaren Mahaia sortu dute. Ecooolocaleko Angel Ruiz Casasek dinamizatuko du.

Energia eta baliabideak aurrezteko neurriak proposatuko ditu. Aste honetan bildu dira lehen aldiz, eta hilean behin elkartiko dira.

Ikastetxeak dira energia gehien kontsumitzen duten eraikinak. Gastua murriztu eta baliabideak hobeto erabiltzea da 50/50 egitasmoaren helburua, hezkuntza komunitate osoa inplikatzea bilatuz.

Orain arteko gastuaren %25 eta %30 aurreztu nahi dute. Horretarako, ikasturte honetan bertan hasiko dira neurriak hartzen: lehenengo neurriak ohitura aldaketak izango dira, kostu ekonomikorik ez dutenak. Udalak fakturan aurreztuko den diruaren erdia bideratuko du energia murrizketan inbertitzeko. Beste erdia, berriz, eskola komunitateak erabakitzen duen proiektuetara bideratuko dute.

50/50 egitasmoa eskualdean egiten ari dira, trantsizio energetikoaren testuinguruan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend