Bero gehiegi aukeran, baina eguraldia lagun izan dute aurten Behobia-Donostiako korrikalariek. Urtero legez, primerako giroa, partaidetza handia eta espaloietan ikusle andana pilatu dira. Lepo Antxoko ingurua, baita Eskalerrilletako eremua ere, ohi bezala Pasaia Musika eskolako txistulariek girotuta.
Aurtengoan 113 pasaitar iritsi dira Donostiara, tartean 23 emakume. Azkarrenak ordubete eta hamazazpi minutu behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta azkenak, bi ordu eta hogei minutu. Hona pasaitarren podiumak antolaketak erraztatutako sailkapenaren arabera.
Gizonak
- Andoni Olaziregi: 1:17:19
- Xabier Yarza: 1:19:20
- Iñigo Barbarin: 1:20:19
Emakumeak
- Inma Cruz: 1:40:05.
- Mercedes Prego:1:40:40.
- Lorena Corral: 1:41:04.
Irudi galeriak (osorik ikusteko azpialdean
older photos sakatu).