‘Egin zaidazu bisita’ irudiz jantziko dute

'Egin zaidazu bisita' kantaren bideoklipa grabatzen ari dira abestian parte hartu dutenekin.

Joni Camacho eta Leire Martinez bideoklipa grabatu arteko atsedenaldi batean.

Pasa den ekainean aurkeztu zuen udalak Egin zaidazu bisita kanta. Elkarbizitza du ardatz, aniztasunaren aberastasuna, eta  Errenteria-Oreretaren dibertsitatea  irudikatzea du helburu. Bernardo Atxagaren Aniztasuna elkarbizitzarako herri aliantzako manifestuan oinarrituta eraiki dute kantaren letra Jon Martin eta Alaia Martin bertsolariek, eta abestia, Beira taldeko Igor Arruabarrenak egin du. Ahotsa berriz, Leire Martinez La oreja de Van Gogh taldeko abeslariak, Jonatan Camacho Sonakay taldeko abeslariak, Mikel Markezek, Asmae Barruz eta Chinedu Phillipsek jarri diote erritmoz betetako kantu alaiari. Gainera, herriko hiru abesbatzek egin dizkiote koroak kantuari: Zaria, Andra Mari eta Landarbasok.

Abestia badu Errenteriak, eta orain hura janzten hasi dira irudiz. Bideoklipa egiten ari dira parte hartu duten protagonistetako batzuk, eta HITZAk lan horretan aurkitu ditu gaur Joni Camacho Sonakai taldeko abeslaria eta Leire Martinez, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend