Bihar egingo du lehen ekintza: Arditurriko XII. Rolleski proba.
Jon Unzuetak argazki emanaldia egingo du.
Urdaburu Mendizale Elkarteak Urdaburu Eguna ospatuko du eta horri begira, egitarau zabala antolatu du bihartik hasi eta datorren igandera arte. Bihar egingo du lehen ekintza: Arditurriko XII. Rolleski proba. Arditurritik abiatuko dira parte hartzaileak 16:00etan. Datorren asteartean, berriz, argazki emanaldia antolatu dute . Jon Unzueta elkarteko kideak Transiberianoan Mongoliara egindako bidaiaren argazkiekin osatutako emanaldia da. 20:00etan izango da elkartearen egoitzan.
Jesus Hospitaler argazki lehiaketaren sari banaketak hartuko die lekukoa antolatutako ekintzei ostegunean (hilak 22). Lehiaketara aurketutako argazkiekin erakusketa antolatu dute, eta hura astearte eta ostegunetan bista daiteke 19:00etatik 21:30era.
Datorren igandean izango dute egun handia, hilaren 25ean. Mendi irteera egingo dute. Helduen txangoak Arritxulo, Domiko, Bianditz, Arritxulo pasako ditu eta 07:30ean abiatuko dira Zumarditikl. txikienei begirako txangoa ere antolatu dute, eta 08:00etan Iztietatik abiatuta, Sorondo,Urdaburu, Listorreta bidea egingo dute. Ondoren mahaiaren bueltan bilduko dira Arritxulon, 14:30ean, babarrunak sakramentuekin dastatzera. Helduentzako menuaren prezioa 20 euro da, eta haurrenaren prezioa, 5 euro.
Mendi irteera egin gabe bazkaltzera soilik joan nahi dutenentzat autobusa 13:45ean abiatuko da Zumarditik.
Bazkarira joan nahi dutenek izena eman behar dute aurretik, eta horretarako,
elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta egun eta ordu berean, edota
formulario bidez.