‘Itsasotik mahaira’, plastikoek sor dezaketen kaltearekin kontzientziako

Done Eztebe plazan nasa bat jarri dute, eta plastikozko botilak eta bilgarriak utz daitezke; haiek berrerabili eta plastikozko poltsak egingo dituzte
Itsasotik mahaira

Done Eztebe plazan jarri dute nasa.

Kastroko iturriaren ondotik pasatu denak kutxa handi bat ikusiko zuen. Emaus Fundazioak jarri du, Itsasotik mahaira kanpainaren barruko ekintza bezala. Plastikozko botilak eta bilgarriak utz daitezke bertan, eta bildutakoarekin plastikozko poltsak egingo dituzte, bigarren bizitza bat emanez.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea da honakoa, eta horren harira, Emaus kanpaina egiten ari da Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrietan. Beren helburua plastikozko poltsa eta botilen murrizketa da. Izan ere, plastikoen erabileran eragin nahi dute; adituen arabera, 2050 urterako plastiko gehiago egon da itsasoan arrainak baino.

Plastikozko hondakinek bertan uzten dituzten herritarrek facebook, twitter edo instagram egindako post-etan #plastikoAlPilPil traola idatziz gero, zozketa batean hartuko dute parte. Poltsa berrerabilgarri horiek lortzeko aukera izango dute, baita ere Sindesperdicio ekonomia sozialeko enpresak material birziklatuekin sortutako 35 erosketarako orgatxo.

Oiartzungo Udalak herritarrak animatu ditu bertan parte har dezaten. “Plastikoak itsasoan sortzen dituen kalteak saihesteko modu eraginkorrena berrerabiltzea eta prebentzioa dira”, zehaztu dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend