Aste honetan itsas ondarearen esparruan diharduen elkarte frantses bateko 25 kide Pasaian dira, Albaolaren eredua ezagutzeko helburuz antolatu duten mintegian parte hartzen.
Aditu frantsesak Albaolaren eredua aztertzera etorri dira
Eusko Jaurlaritzak aurtengo turismo, merkataritza eta kontsumo sariak banatu ditu, eta Albaola elkartea saritu du, hain zuzen, Turismo Jasangarriaren Sariarekin. Erme Pedrosok eta Xabier Agotek jaso dute saria.
Albaola elkartearen ibilbidea eta lan egiteko modua eredugarri da askorentzat. Jaurlaritzak emandako saria horren erakusgarri da, baina ez bakarra.
Aste honetan aditu frantsesen 25 laguneko talde bat Pasaian da,
Marina, itsas ondarearen eragileak prestatzeko eta sendotzeko formakuntza izeneko mintegian parte hartzen, hain zuzen ere Albaolaren eredua aztertu eta sakon ezagutzeko helburuz.
Adituak Frantziako Aventure Pluriel Val de Cagneseko elkarteko kideak dira. Mediterraneoko itsas ondarea babesteko lanean dihardute eta Marsellan duten ontziolan ontzi tradizionalak berriztatzen dituzte.