Ikasle Gelak ordutegia luzatuko du bi hilabetez
Astelehenetik aurrera, 22:00etara arte egongo da irekita liburutegiko aretoa, asteko zazpi egunetan
Datorren astelehenean, hilak 26, Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gelak ordutegia luzatuko du. Astelehenetik igandera, urtarrilaren azkeneko egunera arte, 09:00etatik 22:00etara egongo da irekita.
Bi hilabete horietan bilerak edo ekitaldi kulturalak egon daitezke. Kasu horietan, aldez aurretik horien berri emango lukeen oharra jarriko dutela iragarri dute liburutegiko arduradunek.