Elkarretaratzea egin dute erresidentzietako langileek

Lan baldintza duinak eskatzen ari dira erresidentzietako langileak.

Adinekoen egoitzetako langileen elkarretaratzea Olibeteko eguneko zentroan. Argazkia: ELA sindikatua

Greban dira adinekoen zentroetako langileak. ELA sindikatuak deituta atzotik ostiralera arte izango dira greban eta gaur Errenteria-Oreretako Olibet eguneko zentroaren aurrean elkarretaratu dira lan baldintza duinak eskatzeko.

Langileen aldarrikapen nagusiak honakoak dira: hobekuntza ekonomikoak eta horien barruan soldata igoera eta plusen igoerak; 20 minutuko atsedenaldi ordainduak;  lanaldien normalizazioa;  ratioen hobekuntza zerbitzuen kalitatea bera bermatuz, norberaren zereginetarako egunak; gaixo egoteagatik penalizaziorik ez jasotzea; edota 60 urtetik gorako langileentzat erraztasunak, hobekuntza sozialak, besteak beste.

Bihar, Irungo Colon pasealekuan izango da elkarretaratzea eta, ostegunean, berriz, Errenteria-Oreretako Sanmarkosene egoitza aurrean. Ostiralean egingo dute azken elkarretaratzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Elkarretaratze guztiak 11:30ean izango dira.

+ Bost greba egunera deitu du ELAk erresidentzietan

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend