Zatikako emendakinak aurkeztu dizkio aurrekontu proposamenari PSE-EEk

Gizarte gaietan, enplegu planetan, enpresa berrien sorreran edota saneamenduaren gainean aurkeztu dituzte emendakinak.

Aurekontu proposamenari aurkeztutako emendakinen berri eman du gaur PSE-EE-k. Argazkia: PSE-EE

Gobernu taldeak aurkeztu duen aurrekontu proposamena “hobetu” daitekeela iritzita, zatikako hainbat emendakin aurkeztu dituela jakinarazi du PSE-EEk: “Gobernu taldeak egindako hainbat proposamen, ez dituzte nahikoa landu, eta parte hartze prozesurik egin gabe”. Zatikako emendakinak “lehentasunezko gaiak” hobetzeko aurkeztu dituela esan du: “Gizarte gaietan, enplegu planetan, enpresa berrien sorreran edota saneamenduaren gainean aurkeztu ditugu emendakinak. Proposatu ditugun aldaketek, aurrekontu proposamena baino 717.000 euro gehiago suposatzen dute guztira”.

Zehazki, enplegu planetara 100.000 euro gehiago bideratzea; enpresa berriak sortzeko 50.000 euroko diru zatia; 32.00 euro eskola materiala erosten laguntzeko;  10:000 euro pobrezia energetikoaren diagnosia egiteko herrian; eta 16.000 euroko hitzarmena Gurutze Gorriaren lana bermatzeko.

Hiri mantenura bideratutako hainbat diru zati ere aurkeztu dituzte zatikako emendakinetan, baita aldaketa klimatikoari aurre egiteko ere. Alderdi sozialistak aurkeztutako emendakinak bideragarriak izan daitezen,  gobernu taldearen aurrekontu proposamenean aurkeztutako hainbat diru zatietan murrizketak egitea proposatu du: “Erdiko kalean dagoen eraikinaren konponketara bideratu nahi dituzten 550.000 euroak; Gaztañoko igogailuaren proiektura bideratu nahi dituzten 60.000 euroak” . Azkenik, Atlantikaldirako gobernu taldeak aurreikusi duen aurreikusi duen 40.000 euroko igoera beste ekintza kultural bat egietra bideratzeko eskatu du emendakinetan alderdi sozialistak.

Aurrekontuen gaineko eztabaida datorren asteartean helduko da. Orduan deitu dute ez ohiko plenoa, 20:00etan hasita.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend