Zuzendaritza berretsi edo ez erabakiko dute gaur San Juan Koxtapeko bazkideek

San Juan Donibane Koxtapek ezohiko batzarrera deitu ditu gaurko bazkideak. 19:00etan da lehen deialdia, eta 19:30ean bigarrena. Batzarra klubaren egoitzan izango da.

Erabakitzeke, zuzendaritzaren berrespena. San Juango emakume arraunlariek talde uztea erabaki dutela jakinaraztean egin zituzten adierazpenak tarteko, Koxtapeko zuzendaritzak bazkideen esku utzi ditu karguak.

Gaurko batzarrean “sei emakume arraunlarik 2018ko azaroaren 12an emandako elkarrizketaren ondorioz sortutako egoeraren azalpena” emango du Koxtapek, jarraian bazkideen galderak erantzun eta iradokizunak jasotzeko.

Zuzendaritza berretsi edo ez bozkatuko dute azkenik.

Bien bitartean, Pasaiako Udalak harrera egingo die Batelerei bihar. 12:00etarako iragarri dute ekitaldia, Arizabalon.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend