[Emaitzekin] Allerru zulotik atera da, Munttarpe lidergoan sendotu da

allerru.hondarribia

Allerru-Hondarribia partidaren une bat.

Analisiak egiteko kirol asteburu oparoa izan da Lezoko taldeentzat. Emaitza adierazgarri asko izan dira asteburuan zehar. Deigarrienak, beharbada, Allerruren gizonen talde nagusiak eta Munttarperen gizonenak lorturikoak.

Hondarribiari 2-0 irabazi zion Allerruk larunbatean Plazetan. Partidaren lehen zatian, azkar, sartutako bi goli esker geldituz ziren hiru puntuak etxean. Partida hasi aurretik, lezoarrak Erregional Ohorezko Mailako azkenaurren ziren, eta hondarribiarrak azkenak. Garaipenari esker, lezoarrek jaitsiera postuak atzean utzi ahal izan dituzte, 16. dira (18tik), eta goragoko postuak jada ez dituzte hain urrun. Ezinbesteko garaipena zuri-berdeena.

Munttarperen gizonen taldeak, berriz, etxetik kanpo irabazi zuen asteburuan, 31-34 Urnietaren kantxan. Garaipenari esker, eta Bidasoaren porrotagatik, orain lidergoan da, bakar-bakarrik, Gipuzkoako Lehen Mailan. Kontuan hartu behar da mailan berriak direla lezoarrak, igo berriak. Sekulako sasoia egiten ari dira.

Areto futbolean, gauzak ez ziren nahi bezala atera. Orixe Tolosaldea liderraren etxean jokatu zuen Jaixkik, eta partida latzaren ondoren, 3-3koarekin itzuli ziren etxera. Partida oso gogorra izan zen, borrokatua hasieratik bukaerara. Emaitza bikaintzat eman daiteke. Gaintxuk, bere aldetik, Euskalduna hirugarren zena jaso zuen Bekoerrotan ostiral gauean, 4-5 galduz, hau ere oso partida borrokatua, kontzesiorik gabekoa izan zelarik. Gauzak horrela, Gipuzkoako Lehen Mailako lider da Orixe Tolosaldea 21 punturekin, bigarren Euskalduna da 20 punturekin, eta hirugarren Jaixki 20rekin ere. Gaintxu igo berria 11. da sailkapenean, 8 puntu pilatuta.

Jarraian, talde nagusien emaitzak zerrendan:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Hondarribia 2-0

Emakumeen Gorengo Maila

  • Añorga-Allerru 3-2

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Kostkas-Allerru 0-0

Gizonen Gazteen Lehen Maila

  • Allerru-Behobia B 1-2

ESKUBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Urnieta-Munttarpe 31-34

Emakumeen Gipuzkoako Liga

  • Leizaran-Munttarpe 28-23

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Gaintxu AFT-Euskalduna 4-5
  • Orixe Tolosaldea-Jaixki AFT 3-3

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Ostadar-Kurkubi SBK 64-61

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend