Etxeko energian aurreztu nahi dutenentzako ikastaroa antolatu dute

Hilaren 18an izango 'Argitu' tailerra egingo dute Oiartzunen, etxeko argindar kontsumoan aurrezteko irizpideak emango dituzte

argitu oiartzunEtxebizitzetan argindarraren kontsumoan aurrezteko tailerra emango dute hilaren 18an, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan.

Argitu tailerra doan izango da. Parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena. Horretarako, e-posta bidez jarri beharko da harremanetan, edo 628 53 23 03 telefono zenbakira deitu. Hilaren 14a —ostirala— izango da izena emateko azkeneko eguna.

Gipuzkoako Foru Aldundia da antolatzailea eta Oiartzungo Udala, laguntzailea. Udalak herritarrak animatu nahi ditu etxean energia aurrezteko saio praktiko honetan parte hartzera.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend