[Bideoa eta galeria] Pentsioak babestera deitu dute

Bihar hitzaldia antolatu du Duintasunak, 1.080 euroko pentsioen gainean. 17:30ean izango da Niessen aretoan.

Duintasunak pentsioak babestera deitu du.

Pentsioak babestera deitu du berriz ere Duintasunak. Hileko lehen asteleheneko elkarretaratzera batu dira hamarnaka eta hamarnaka herritar eta 1.080 euroko pentsioak eskatu dituzte pentsiodunek eta erretiratuek duin bizitzeko aukera izan dezaten. Eskerrak emanez hasi du elkarretaratzea gaur Duintasunak. Hileko lehen astelehenetan elkarretaratze eta manifestazioarekin bat egiten dutenei esker ona azaldu die, eta horretan jarraitzera deitu.

Bi deialdi egin ditu bestalde: Lehena, bihar, Niessen aretoan 17:30ean antolatu duen hitzaldira joateko; bigarrena, larunbatean pentsiodunen plataformek 16:30ean Donostiako Alderdi Ederretik irtengo den manifestazioarekin bat egiteko.

Elkarretaratzearen ostean, manifestazioa egin dute Erdialdeko kaleetan barrena bildutakoek.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend