Beldurrarekin piztuko dute irakurzaletasunaren harra

Adur, adur ez naiz zure beldur aretoa zabalduko dute hilaren 10ean Errenteria-Oreretako haur liburutegian. Iniziatibaren atzean Galtzagorri elkartea dago, eta helburua, berriz, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskarazko literatura suspertzea.

‘Adur, Adur, ez naiz zure beldur’ aretoa. ARGAZKIA: Galtzagorri elkartea.

Adur, adur ez naiz zure beldur aretoa zabalduko dute hilaren 11n (larunbata) Errenteria-Oreretako haur liburutegian. Iniziatibaren atzean Galtzagorri elkartea dago, eta helburua, berriz, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskarazko literatura suspertzea.

Astelehenean (hilak 10) Galtzagorrik Errenterian zabalduko duen aretoa hilaren 21era arte izango da bisitatzeko aukera. Oinarrian, Juan Cruz Igerabideren Jonas eta hozkailu beldurtia (Aizkorri, 1999) ipuina dago. Euskadi Saria jaso zuen Igerabidek, beldurraren emozioa ezin hobe jasotzen duen liburuari esker. Itziar Zubizarretak liburu horretatik abiatuta sortu eta zuzendu eta Aitziber Alonsok diseinatu duen aretoan, beldurra lantzen da. Jonasen ipuinean azaltzen den sukaldea sortu zuen Galtzagorrik, horretarako, eta haurrek beldurra eramaten duten pertsonaiekin egingo dute topo, hots ikaragarriak entzungo dituzte, eta gauza nazkagarriak ukituko.

Horrekin batera beldurrari lotutako hainbat liburu  ikusi eta irakurtzeko aukera eskainiko diete bertaratzen diren haur eta gaztetxoei. Aretoa, gainera, zabalik izango da arratsaldez, eta aretoa bakarka ikusteko aukera izango da.

Literatur jolasak dira aretoak eta haurren zein gaztetxoen parte hartze aktiboa eskatzen dute. Arte diziplina ezberdinak biltzen dituzte aretoek, hala nola, musika, pintura, diseinua, ikus-entzunezkoa, antzerkia edo animazioa.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend