Hilaren 18an irekiko dute Arraguako saltoki berria

Aldi supermerkatu kateak jakinarazi du irekiera hilaren 18an izango dela, eta hamalau lanpostu egongo direla; katearen bederatzigarren denda izango da EAEn
ALDI Oiartzun

Essenen sortutako enpresak Gipuzkoan irekiko duen lehen denda izango da.

Ziztu bizian doaz Arkupe Arrainak enpresa zenaren orubean egiten ari diren lanak. Aldi supermerkatu bat zabalduko dute, eta multinazional alemanak jakinarazi duenez, hilaren 18an irekiko dute.

Denda berriak 1.150 metro koadroko azalera izango du, eta 09:30etik 21:30era egongo da irekita. Aparkalekuak 69 autorentzako tokia izango du. Hamalau lagunek egingo dute lana bertan, eta azaldu dutenez, “kontratazio lokalaren alde” egin dute. Gipuzkoako lehenengo saltokia izango da Oiartzungoa, eta EAEko bederatzigarrena.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend