Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak salgai daude

Orioko abeslariak hilaren 28an emango du kontzertua, Elorsoro kiroldegian; 'Ospakizun gauean' diskoa aurkeztuko du kontzertuan
benito lertxundi

Benito Lertxundi Oiartzunera bueltatuko da hilaren 28an.

Benito Lertxundi Orioko abeslariak kontzertua emango du hilaren 28an —ostirala— Elorsoro kiroldegiko kantxan. Kontzertu hori 22:00etan hasiko da, eta diskorik berriena aurkeztuko du: Ospakizun gauean.

Sarrerak 22 euroan eros daitezke, kiroldegian bertan edo Amazkar tabernan. Egunean bertan ere salduko dituzte lehiatilan—geratuko balira—, 25 euroan.

Larunbat eta astelehenean Kursaal bete zuen oriotarrak. Berria egunkarirako Mikel Lizarraldek idatzitako kronika irakur daiteke.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend