Elias Salaberria kalea eraberritzeko lanak hasi dira

elias.salaberria

Kaleko lanen irudia.

Lezoko Elias Salaberria kalea eraberritzeko lanen hasieraren berri eman du udalak. Bertako zoru guztia berrituko da, eta dauden zuhaitzak kendu eta berriak jarriko dira. Horrez gain, saneamendurako hoditeria eta argiztapena hobetuko dira.

Bertako zuhaitzen sustraiengatik kalearen espaloia pitzaduraz beteta dago. Bertako 18 zuhaitzetatik hiru makalak dira, eta beste 15ak zumarrak. Makalak ahul daude, eta adarrek erortzeko arriskua dute. Zumarren sustraiek, berriz, zorua altxatu dute, eta erortzeko arriskua dago. Beraz, horiek kendu eta zuhaitz txikiagoak jarriko ditu udalak, zehazki madariondoen familiako Pyrus Calleryana hamabi zuhaitz.

Zoladura eta baldosa berriekin segurtasunean eragin nahi du udalak, orain arteko bide malkartsuarekin istripuak izateko arriskua baitzegoen. Beste berritasun bat: lanekin, erreka kalerantz hurbildu nahi dute, “oinezkoek errekaren soinua gertutik entzun dezaten, eremu atseginagoa izan dadin oinezkoentzat, betiere espazioa utzita bertako faunaren berreskurapenerako”.

Argi berriak jarriko dituzte kalean lanak baliatuz, eta euri urak hartzeko nahiz saneamenduko sistema ere hobetuko da.

Udalak oroitarazi du “herritarrei eremu atseginagoak” eskaintzeko lanean ari dela. Hala, Elias Salaberriako lanez gain, Altamirako biribilgunearen ingurua duela gutxi berritu duela adierazi du, herriko lehen kaleko igogailua egiten ari direla Bekoerrotatik Altamira aldera, eta Hipolito Gezalan, Jauregialden, Andreonen, Euskal Herria plazan edo haur parkeetan hobekuntzak egin dituela besteak beste.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend