Gaur piztuko dituzte Lezon Gabonetako argiak

argiak

Argiak jartzearekin, bertako komertzioetan erosteko deia egin die udalak lezoarrei.

Gaur iluntzean piztuko dituzte Lezon Gabonak girotzeko argiak. Horrez gain, zuhaitza jada jarrita dago Gurutze Santuaren plazan. Argi apaingarriak herri osoko hainbat leku eta elementutan jarri ditu udalak, datozen egunetan herria girotze aldera.

Kaleak girotzeko iniziatibak helburu gehiago ditu. Horietako bat da lezoarrek Eguberrietako erosketak herrian bertan egin ditzatela. Udalak horretarako deia egin die lezoarrei. “Bertako saltokientzat garai berezia izaten da hau. Bertako saltoki eta saltzaileek bizia ematen diete gure kaleei Eguberrietan, baina baita urteko gainerako egun guztietan ere”.

Tokiko merkataritzaren garrantziaz kontzientzia har dezaten eskatu die herritarrei udalak, “guztioi baitagokigu bertakoa, tokikoa babestea eta zaintzea”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend