Hasiera ezin okerragoari ezin buelta eman

Donibane EskubaloiaParez pare talde ahulago bat aurkituko zuela sinetsita zelairatu ziren arrosak, eta gehiegizko konfiantza garesti ordaindu zuten. 33-28 irabazi zion Legazpik, abantaila partidaren lehen minutuetatik lortuta. Oso gaizki jokatu zuten arrosek partidaren lehen erdian, ahul defentsan eta atepean asmatu gabe. Legazpiarrak, aldiz, fin aritu ziren jaurtiketetan eta, atsedenaldirako, zortzi golen aldea markagailuan (20-12).

Ezer galtzeko ez duenak duen indarraz zelairatu ziren arrosak bigarren zatian, eta markagailuan dezenteko igoera lortu zuten baita ere, baina, Legazpik azkeneraino eutsi zion arrosen kontraeraso bortitzari eta garaipenaren bi puntuak poltsikoratu zituen.

Honenbestez igoera postuetatik hiru puntura dago Donibane Eskubaloia, eta bi aste barru sailkapeneko azkenaren kontra duenez partida -Zumaiako Pulpo-, arrosek oraindik badute urtea Igoera Postuetan bukatzeko aukera.

Golak eta golegileak: Haritz Perez (8), Beñat Urkia (6), Agus Santos (4), Jokin Batalla (3), Jose Gonzalez (3), Xabier Luzuriaga (2), Jon Gajate (2), Zuhaitz Garrido, Aritz Frias, Andoni Crespo, Eneko Etxenike, Iñigo Yagüe eta Asier Oiarbide.

Gazteen Taldea: Donibane Eskubaloia 24-29 Tolosa Eskubaloia ‘B’
Kadeteak: Donibane Eskubaloia 25-22 BM Conet

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend