Indarkeria matxista kasuak gertatzen direnean, horien tratamenduaz formazioa jaso dute Oarsoaldeko udal ordezkariek eta teknikariek.
Formazio saioaren une bat.
Indarkeria matxista kasuak nola komunikatu ikasteko, Oarsoaldeko lau udaletako udal ordezkariek eta teknikariek formazio saioa jaso zuten atzo Pasaiako udaletxean. June Fernandez
Pikara magazinearen sortzaile eta kazetariak eman zizkien azalpenak udaletako ordezkariei.
Udal ordezkariek ezinbestekotzat eman dute indarkeria matxista kasuen aurrean, komunikatzeko era egokia izatea, trataera aldetik batez ere. Hala, behar hori sumatu zuten udalek, eta horri irtenbidea ematen hasteko izan zen atzoko formazio saioa.
Lezoko Udalak oroitarazi du indarkeria matxista ez duela onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrek lanean jarraitu behar dutela emakumeek eraso gehiagorik izan ez dezaten.