Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzera joateko deitu du udalak

Errenteria-Oreretan izango da elkarretaratzea, bertako mugimendu feministak deituta; emakume bat kolpatzeagatik gizon bat atxilotu zuten
elkarretaratze feminista

Errenteria-Oreretan egingo dute elkarretaratzea, gaur.

Pasa den igande goizaldean, Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen Errenteria-Oreretako bere etxean, bikotekidea jotzea leporatuta. Iztietako anbulatorioan lehendabizi, eta Donostiako Ospitalean, ondoren, artatu behar izan zuten, zauriak sendatzeko.

Hori salatzeko, Oreretako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako. Niessenen atarian izango da, 19:30ean.

Oiartzungo Udalak bat egin du eraso matxista salatzeko deialdiarekin. “Gure eskualdean ezagutu dugun azken eraso matxista hau gaitzetsi nahi dugu eta argi adierazi Oiartzunen bezala gure inguruan zero tolerantzia izango dugula erasotzaile matxistekin”, esan du udalak. Oiartzuarrak gonbidatu dituzte bertara joan daitezen, eta erasoaren biktimari elkartasuna helarazi diote.

Bide batez, Oiartzunen indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei jakinarazi nahi izan diete udalak bere esku dauden baliabideak dituela haien esku. Genero indarkeria egoeran bizi diren emakumeak Gizarte-Ongizate zerbitzuekin harremanetan jartzera gonbidatu nahi ditu Oiartzungo Udalak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend